1:500EKO ESKALAKO KARTOGRAFIA EGUNERATZEKO ETA HOBETZEKO LANAK
2024/01/09

2024 urtean zehar, Arabako Foru Aldundiak, kanpoko enpresa baten laguntzarekin, Arabako hainbat herritako 1:500 eskalako kartografia eguneratu eta hobetuko du. Horien artean daude gure Udal Barrutia osatzen duten hamaika herriak.
Udalerrian zehar egingo dituzten lanen artean egongo dira hainbat neurketa topografiko, eta gaur egungo kartografia in situ berrikustea. Era berean, oinarri topografikoen sare bat ere sortuko dute, bideetan (normalean, bide-ertzetan) jarritako altzairuzko edo letoizko iltzeen bidez.
Zabalkunde orokorra izan dezan, jakitera ematen da.
1:500EKO ESKALAKO KARTOGRAFIA EFUNERATZEKO ETA HOBETZEKO LANAK