Ekintzak 2026-2027
2026/09/09
Kirol eta kultur jardueretan izena emateko epea amaituta, urriaren 1etik aurrera hasiko diren jardueren berri ematen da:
- Mantentze gimnasia
- Body combat
- Zumba
- GAP
- Spinning
- Pilates A, B eta C
- Luzaketak
- Egoera fisikoa
- Euskal dantzak
- A eta B joskintza
- Indar-entrenamendua
- Haurrentzako A sukaldaritza
Aldiz, ez dugu beste talde batzuk osatzeko pertsona nahikorik lortu, eta, beraz, asteazkenean, hilak 16, talde hauetakoren batean izena ematera animatzen zaituztet:
- Helduen sukaldaritza: bi pertsona falta dira taldea osatzeko
- Lineako dantzak: bi pertsona falta dira taldea osatzeko
- Haurren eskalada: hiru pertsona falta dira taldea osatzeko
Anima zaitezte!