AFANIS: Oporrak bakean
2024/02/29

AFANISek, Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria-Gasteizko udalaren diru laguntzarekin, 18 urte baino gehiago daramatza arestian aipatutako programa burutzen.
Oporrak Bakean programa errefuxiatu kanpaldietatik datozen 8-12 urte bitarteko ume sahararrei bi hilabetez, ekaina bukaeratik abuztua bukaerara bitartean, bertako familietan abegi egitean datza.
2024. urtean Araban 40 haur hartzeko helburua dugu.
AFANISek hegaldi, aseguru eta gainerako pastuen erantzukizuna du. Familiak berriz, umeak bertan dauden bitartean, berauen ostatu, mantenu eta zaintzaz arduratzen dira.
Edozein zalantza edo azalpen nahi izanez gero, 665711947 dei dezakezue, pozik erantzungo dizuete.