Elikagaien bankua: 150 kg jasota Arratzua-Ubarrundian
2023/10/04

Irailaren 16ko eta 17ko asteburuan, Sologanan antolatutako hainbat jarduera aprobetxatuz eta Arabako Elikagaien Bankuarekin lankidetzan, elikagaien bilketa antolatu zen.
Guztira 150 kilo elikagai bildu ziren. Arabako Elikagaien Bankuak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei laguntza altruista emateagatik. Izan ere, herritar horiek beren laguntza eskaini zuten bazterketa-arriskuan dauden familiei laguntzeko.
ESKERRIK ASKO!