Eduki publikatzailea

AHOTSAK SAREAN

AHOTSAK SAREAN

Gero eta adineko gehiago bizi dira beren etxeetan bakarrik. Hori dela eta, Arratzua – Ubarrundiako Udala Gurutze Gorriarekin elkarlanean ari da 65 urtetik gorako pertsonen etxeetan ahots-laguntzaileen gailuak ezartzeko.

2024an, lehen informazio-saio bat egin zen, eta, horren ondorioz, gailu horiek instalatu ziren udalerriko etxebizitza batzuetan. Irailaren 23an, bigarren saio bat egingo da, pertsona gehiagorengana iritsi ahal izateko eta, gainera, dagoeneko gailu hori duten pertsonentzat erabilera berriak ezagutu ahal izateko.

Parte hartzeko, irailaren 23an 17:30ean Sologanara joan besterik ez duzu egin behar. Bertan, Gurutze Gorriaren eskutik hitzaldi bat emango da dispositiboak izateko eta, hala badagokio, zure etxean instalatzeko aukerak azaltzeko.

Zure zain gaude!!