Eduki publikatzailea

Aisialdi-jarduera irekiak uztailean

Uztailean zehar udalekuak izango dira Arratzua-Ubarrundiako umeen aisialdiaren protagonista. Testuinguru horretan, bi jarduera ireki antolatu ditu Udalak, hala nahi duen guztiari zuzenduta. Beraz, udalekuetan ez dabiltzan umeek ere parte hartu ahal izango dute jarduera horietan. 

Hona hemen: 

Uztailak 14, ostirala. 12:00etan Duranako lokalean

MUGI BOOGIE diskofesta

Parranda berezi batekin dator Dj Nai adin guztietako umeentzat. Dantza eta algara gehien gustatzen zaizkien erritmoekin, eta hori ez da dena! Oso Dj berezia dugu gaurkoan gure artean; pailazoa ez da ez, baina asko gustatzen zaio pailazoarena egitea! Ekar ezazu dantzatzeko gogoa eta…

Uztailak 27, osteguna. 12:00etan Sologanan

IPURBELTZ antzerkia

Bakoitzak kolore ezberdin batekin ikusten dugu bizitza eta askotan ez gara konturatzen besteen koloreak gurea bezain baliozkoak direla. Zuhaitzentzat bizitza berdea da, Arbirentzat ordea morea, bakoitzak era ezberdin batetan ikusten ditu gauzak eta ez dute elkar ulertzen, baina hasieran arazo bat dirudiena, altxor bihurtzen da.

Albiste gehiago