Eduki publikatzailea

Aldundiko Udalekuak 2025: izen ematea zabalik!

Aldundiko Udalekuak 2025: izen ematea zabalik!

Udalekuak jolas eta hezkuntza programa bat da, 7 eta 13 urte bitarteko neska-mutil arabarrei zuzenduta eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek antolatuta EAE eta Nafarroako gazte aterpe eta instalazioetan.

Programaren xedea, parte hartzaileei joko eta aisialdi gune bat eskaintzea da euren autonomia pertsonala finkatzeko eta Gipuzkoako eta Bizkaiko beste parte hartzaile batzuekiko bizikidetza. Halaber, natura eta kultura ingurunera hurbiltzeko eta euskararen erabilera eta berdintasun jarrerak sustatzeko balioen alde egiten du.

Programa honek hiru hizkuntza ereduren artean hautatzen uzten du: 

  • Euskara: Parte hartzaileek beren taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Guraso edo tutoreek erabakita euskara izango da parte hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.

  • Elebiduna: parte hartzen duten pertsonak euskaraz zein gaztelaniaz komunikatu ahal izango dira.

  • Ingelesa: ingelesa izango da komunikaziorako hizkuntza nagusia, batez ere, monitoreena.

Izen ematea Martxoaren 19tik (goizeko 08:00etatik aurrera) martxoaren 28ra arte. Interneten bidez egingo da. Zozketa apirilaren 15ean egingo da, 12:00etan.

Informazio guztia hemen: https://gazteria.araba.eus/eu/udalekuak

 

Albiste gehiago