2026ko Aldundiko Udalekuak eta Gazte Bidaiak
2026/03/10
UDALEKUAK:
Udalekuak jolas eta hezkuntza programa bat da, 7 eta 13 urte bitarteko neska-mutil arabarrei zuzenduta eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek antolatuta EAE eta Nafarroako gazte aterpe eta instalazioetan.
Programaren xedea, parte hartzaileei joko eta aisialdi gune bat eskaintzea da euren autonomia pertsonala finkatzeko eta Gipuzkoako eta Bizkaiko beste parte hartzaile batzuekiko bizikidetza. Halaber, natura eta kultura ingurunera hurbiltzeko eta euskararen erabilera eta berdintasun jarrerak sustatzeko balioen alde egiten du.
Programa honek hiru hizkuntza ereduren artean hautatzen uzten du:
-
Euskara: Parte hartzaileek beren taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Guraso edo tutoreek erabakita euskara izango da parte hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.
-
Elebiduna: parte hartzen duten pertsonak euskaraz zein gaztelaniaz komunikatu ahal izango dira.
-
Ingelesa: ingelesa izango da komunikaziorako hizkuntza nagusia, batez ere, monitoreena.
GAZTE BIDAIAK:
Gazte Bidaiak 20 bizitzako esperientzia baino gehiago proposatzen ditu. Oro har, Arabako gazteen beraien aisialdirako interesak neurri handi batean biltzen dituen hainbat bidaia eta jarduera proposatzen ditu.
Programa horren helburuak dira berdinen arteko elkarbizitza eta esperientzia trukea, elkar ezagutzea eta ezaguerak norbereganatzea, talde lana, garapen fisiko eta emozionala, eta honelako balioak norbereganatzea, hala nola, bakea, berdintasuna, elkartasuna, ekologia eta/edo beste kulturekiko errespetua.
Izen ematea Martxoaren 18tik (goizeko 08:00etatik aurrera) martxoaren 27ra arte. Interneten bidez egingo da. Zozketa apirilaren 16an egingo da, 11:00etan.
Informazio guztia hemen: https://gazteria.araba.eus/eu/jarduerak-eta-programak