"Animal Flow" Masterclassa
2025/05/05

Zatoz Sologanara maiatzaren 18an, igandea, "Animal flow" masterclassera.
ZER DA ANIMAL FLOW? : Animal Flow entrenamendu sistema bat da, animalien mugimenduak imitatzen dituena gorputzaren pisua bakarrik erabiliz. Indarra, malgutasuna, mugikortasuna eta oreka ardatz dituzten ariketa dinamiko eta jariakorrak dira.
Ordubeteko doako jarduera izango da eta bi saio egongo dira:
- 11:30ean
- 12:30ean
16 urtetik gorako edonork har dezake parte, baina maiatzaren 13a baino lehen eman behar da izena, helbide honetara idatzita: itxasokultura@gorbeialdea.eus
PLAZA MUGATUAK: Plazak gaindituz gero, zozketa egingo da izena eman duten guztien artean.
Jantzi arropa erosoa eta gozatu!