"La última y nos vamos" emanaldia Duranan
2026/08/03
Abuztuaren 22an, larunbata, Trapu Zaharra konpainiaren "La última y nos vamos" ikuskizuna iritsiko da Duranara.
Emanaldia Araia Asparrenako XXXIII. Umore Antzerki Jaialdiako jardueren barruan antolatu da. Duranako La Landa enparantzan izango da 20:00etan
Sinopsia: Onenean ez dagoen kale-antzerkiko aktore batek aretoko antzerkiarekin probatzea erabaki du. Saiakera honetan, antzerki klasikoko aktore batekin elkartuko da, eta ‘Bost ordu Mariorik gabe’ antzezlana muntatzea proposatuko dio. Dirua biltzeko, crowdfunding bat antolatuko du proiektu berriaren hiru eszena kalean antzeztuz.
Informazio gehiago hemen: https://jaraialdia.com/