Eduki publikatzailea

Arratzua-Ubarrundiako gazte elkartea

Jóvenes de Arratzua-Ubarrundia han creado una asociación

AUG dira (Arratzua-Ubarrundiako Gazteria), gure herriko gazteak elkartzen dituen taldea. Helburu bakarra dute: herritik irten gabe plan polit eta dibertigarriak sortzea. Herriak bizirik ikusi nahi dituzte, kultura-eta kirol-ekintza sinple baina erakargarriekin; elkarrekin egoteko, ondo pasatzeko eta gure komunitatea indartzeko.

Horregatik animatzen zaituzte beraiekin bat egitera: zenbat eta gehiago izan, orduan eta ideia, plan eta giro hobea!

Egin bazkide eta eman zure alea gure herriak geratzeko eta gozatzeko lekua izan daitezen!

 

Albiste gehiago