ARRATZUA-UBARRUNDIAK BAT EGIN DU ASTEKLIMAREN IV. EDIZIOAREKIN
2023/09/11
Arratzua-Ubarrundiako Udalak bat egin du ASTEKLIMAren VI. edizioarekin, Klimaren eta Energiaren Astearekin. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak bultzatzen du ekimena, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bitartez, eta herritarrak beharrezko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea du helburu.
Hau da Asteklimako asterako jaruderen eskaintza:
- Organik antzerkia
Data: 2023/09/29
Ordua: 18.30h
Lekua: Sologana
Jardueraren laburpena: Haur eta familientzako antzerki emanaldia, non modu dibertigarrian pertsonaia ezberdinen bidez natura zaintzeko beharra bistaratzen eta testuinguruan kokatzen den.
2. "Gorbeildean behin" lehiaketa
Data: 09/25etik 09/30era
Jardueraren laburpena: Gorbeialdeko Kuadrillako sare sozialen bidezko online lehiaketa da (@Gorbeialdea). Lehiaketa honetan parte hartzeko nahikoa da sare sozialetan jarraitzea eta sare sozialetan egunero partekatuko den esteka (Google forms) sakatu eta betetzea. Egunero bi galdera berri partekatuko dira: energiari eta klimari buruzkoa bata, eta Gorbeialdeari buruzkoa bestea. Galdera bakoitzak hiru aukera izango ditu, eta bakarra izango da zuzena.
Gaiak: energia, krisi klimatikoa eta ekologikoa, biodibertsitatea, birziklapena, baliabide naturalak, ekonomia zirkularra eta kutsadura.
Parte hartzen duten guztien artean sariak zozketatu eta banatuko dira. Sariak 30 eta 60 euroko bonuak izango dira, Gorbeialdeko saltokietan gastatzeko.
Animatu eta parte hartu!