Familiei zuzendutako tailerra: MUSIKA INSTRUMENTUAK
2025/10/06
Aurten, Arratzua-Ubarrundia Eguna antolatu du udalak, herritar guztiei zuzendutako hainbat jarduerarekin. Urriaren 18an izango da, eta, antolatutako jardueren artean, honakoa dago:
Hondakinak erabilita musika-instrumentuak egiteko tailer bat, Turukutupa konpainiaren eskutik.
Nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea, plaza kopuru mugatua izango baitu tailerrak. Eman izena urriaren 13a baino lehen, mezu bat bidalita edo deituta:
euskara@gorbeialdea.eus /608782577