Badugu Arratzua-Ubarrundiako EGUNEAN BEHIN taldeko irabazlea
2024/07/12

Aste Santuko oporraldiaren ondoren hasi, eta atzo (uztailak 14) bukatu zen EGUNEAN BEHIN jokoaren 15. denboraldia. Arratzua-Ubarrundian, talde bat sortu genuen, hori dela eta. 11 lagun aritu zarete bertan jolasean, beraz, eskerrik asko denoi!
Denboraldi honetan puntu gehien lortu dituen taldekidea Arratzuako bat izeneko erabiltzailea da. Jar dadila mesedez udalaren euskara zerbitzuarekin harremanetan (euskara@gorbeialdea.eus / 608782577), Elkar dendan gastatzeko 50 €ko opari-txartela jasotzeko.
Egunean Behin jokoak irailean hasiko du 16. denboraldia. Izena eman, eta jokoan aritzera animatzen zaituztegu!