Eduki publikatzailea

null Banakako laguntza ekonomikoen deialdi publikoa, desgaitasun egoera aitortuta duten pertsonentzat

Banakako laguntza ekonomikoen deialdi publikoa, desgaitasun egoera aitortuta duten pertsonentzat

Deialdiaren arabera, honako hauek dira diru-laguntza jaso ahal izango duten laguntzak (2023ko irailaren 16tik 2024ko abenduaren 30era, bi egunak barne, erositakoak edo gauzatutakoak, eta aurreko deialdietan dirulaguntzarik jaso ez badute):

1.    Oztopo arkitektonikoak kentzeko laguntzak eta ohiko etxebizitzan irisgarritasuna hobetzeko laguntzak.
2.    Etxeko jarduerak egiten laguntzeko produktuak.
3.    Zaintza eta babes pertsonalean laguntzeko produktuak.
4.    Komunikazioan eta informazioan laguntzeko produktuak.
5.    Mugikortasun pertsonalean laguntzeko produtuak eta lekualdatzeko gaitasuna handitzeko laguntzak.
6.    Bestelako laguntza bereziak eta osagarriak.


ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ETA TOKIA

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko irailaren 15ean amaituko da.
 
Argibide gehiago nahi izanez gero, udaletxeko gizarte langilearen bulegora jo dezakezue

Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten.
 

Zirkularra

 

Albiste gehiago