Eduki publikatzailea

null BERTSO AFARIA martxoaren 22an, Korrika Kulturalaren barruan

BERTSO AFARIA martxoaren 22an, Korrika Kulturalaren barruan

Martxoaren 22an, ostirala, gaueko 01:30etik aurrera sartuko da Korrikaren 23. edizioa Arratzua-Ubarrundia udalerrian. Aurten, Legutiotik Landarako bidea egingo du, eta handik Gipuzkoa aldera jarraituko du, Leintz Gatzagara.

Aukera hori aprobetxatu eta euskararen aldeko lasterketa erraldoia girotzeko, Arratzua-Ubarrundiako Udalak, AEK-rekin elkarlanean, BERTSO-AFARI bat antolatu du Landako Etxe-Zuri jatetxean, Iñaki Viñaspre eta Aroa Arrizubieta bertsolariekin. 

Afariak 20€ko prezioa izango du, eta izena eman beharra dago martxoaren 17a baino lehen: 

Animatu, eta hasi beroketak egiten!!

Albiste gehiago