Udalak betaurrekoak banatuko ditu eklipsea ikusi ahal izateko
2026/07/27
Aurten, eklipsea dela eta, udalak betaurrekoak banatzea erabaki du, osasunerako arriskurik gabe ikusi ahal izateko, eta Gorbeiaberri aldizkarien banaketarekin batera egingo da.
Betaurrekoak abuztuaren 3an iritsiko dira, eta, beraz, administrazio batzarren bidez, hurrengo egunetan jaso ahal izango dituzue zuen betaurrekoak.