Bizi euskaraz uda, Arratzua-Ubarrundian
2026/06/11
Badator uda, eta, horrekin batera, herriz herriko jaiak. Baita Arratzua-Ubarrundian ere: Durana izango da lehenengoa, asteburu honetan, eta bere atzetik etorriko dira Luku eta Uribarri-Ganboa uztailean, eta Zurbao eta Arroiabe irailean.
Aurreko urteetan bezala, udalak eta administrazio batzarrek familiei zuzendutako euskarazko jarduera bana antolatu dute jaietan. Erantsitako irudian duzue zirkuitu osoa. Beraz, ez dago aitzakiarik, herrietako jaietan euskaraz bizitzeko.