Eduki publikatzailea

Body combat masterclassa

Zatoz Sologanara ekainaren 7an, igandea, goizeko 11:00etan body combat masterclassera.

ZER DA BODY COMBAT: Body Combat intentsitate handiko entrenamendu kardiobaskularreko programa bat da, borroka-arteetan inspiratua. Boxeoa, taekwondoa, karatea eta muay thai bezalako diziplinen mugimenduak musika kementsuarekin uztartzen ditu. Kontaktu fisikorik eta aurkari errealik gabeko errutina da, non airean kolpatu eta ostikatzen den.

Doako jarduera.

16 urtetik gorako edonork har dezake parte, baina ekainaren 2a baino lehen eman behar da izena, helbide honetara idatzita: itxasokultura@gorbeialdea.eus

PLAZA MUGATUAK
 

 

Albiste gehiago