Eduki publikatzailea

Boluntarioak behar dira LVII Eusebio Velez Sariketarako 🚴‍♂️

Badator apirila… eta berarekin batera Duranako txirrindulari lasterketa! Peña Ciclista Duranak antolatzen duen 23 urtez azpiko eta eliteko proba honek nobedadeak dakartza aurten.

🚴‍♂️ LVII Eusebio Vélez sariketa
🏆 Gran Premio MENDIZ
📅 Apirilak 19

  

56 edizioetan Debagoienarako ibilbide klasikoari eutsi ondoren, gure lurraldera gerturatu nahi dute lasterketa, eta Frantzia iparraldeko eta Belgikako udaberriko klasika handiei kutsu bat eman nahi diete.

Baina hori posible egiteko funtsezko zerbait behar dute: pertsona boluntarioak. Txirrindularitza gustuko baduzu eta antolakuntzan parte hartu nahi baduzu, zure beharra dugu!

Zenbat eta jende gehiago, orduan eta handiagoa izango da proba.

EMAN IZENA HEMEN:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScTniCiZLfQoSsYOchWMUY9qoEoUpSe1s59zrNYBkW8nVbr_w/viewform

Albiste gehiago