2024ko IRONMAN proba uztailaren 14ean
2024/07/01

Uztailaren 14ean, Vitoria-Gasteizko IRONMAN probaz berriro ere gozatzeko aukera izango dugu. Nazioarteko ekitaldi hau, besteak beste, erakargarria da turismoarentzat. Aurten, 2.000 parte hartzailetik gora izango ditu.
Bizikleta-zirkuitua Arabako hainbat herritatik pasako da, eta, horregatik, mezu honen bidez, trafikoan izango duen eraginaren berri eman nahi dizuegu.
Antolakuntzako kideek eskatu dute karrerak irauten duen bitartean ibilgailurik ez erabiltzeko. Erabili beharra izanez gero, honakoa eskatzen dugu: arreta handiz ibiltzeko, eta antolakuntzaren jarraibideak betetzeko. Mesedez, kontuan izan ibilgailurik ibili ezin izango den bide-zatiak zein diren.
Gasteizen bizi direnetzako oharra
Herrietan bizi direnetzako oharra
Garaiorako sarbideari buruzko oharra
Landako sarbideari buruzko oharra
Ibilbide alternatiboa