2026eko IRONMAN proba uztailaren 12an
2026/07/06
Uztailaren 12an, Vitoria-Gasteizko IRONMAN probaz berriro ere gozatzeko aukera izango dugu. Nazioarteko ekitaldi hau, besteak beste, erakargarria da turismoarentzat. Aurten, 3.000 parte hartzailetik gora izango ditu.
Bizikleta-zirkuitua Arabako hainbat herritatik pasako da, eta, horregatik, trafikoan izango duen eraginaren berri eman nahi dizuegu.
Antolakuntzako kideek eskatu dute karrerak irauten duen bitartean ibilgailurik ez erabiltzeko. Erabili beharra izanez gero, honakoa eskatzen dugu: arreta handiz ibiltzeko, eta antolakuntzaren jarraibideak betetzeko. Mesedez, kontuan izan ibilgailurik ibili ezin izango den bide-zatiak zein diren.
GASTEIZKO BIZILAGUNENTZAKO ABISUA
HERRIETAKO BIZILAGUNENTZAKO ABISUA
GARAIOKO BIZILAGUNENTZAKO ABISUA
LANDAKO BIZILAGUNENTZAKO ABISUA