Eduki publikatzailea

null DESFIBRILADOREAK ERABILTZEKO FORMAZIO BERRIA

DESFIBRILADOREAK ERABILTZEKO FORMAZIO BERRIA

Información relativa al nueva formación para el uso de los desfibriladores

Dakizuenez, udalak, 2023an zehar. guztira 12 desfibriladore jarri zituen udalerrian zehar. hamaika, udalerria osatzen duten hamaika herrietan, eta beste bat Sologana Gizarte Etxean.

2023an zehar aurrez aurreko bi doako formazio egin ziren, herritarrei nola erabili azaltzeko; izan ere, bizitzak salbatzeko aukera ematen dute.

Aurten, berriz ere, bi aurrez aurreko formazio egingo ditugu, martxoan. Ikastaro horien edukia honakoa izango da: desfibriladoreak erabiltzen ikastea, eta bihotz-biriketako bizkortzea nola egiten den ezagutzea. Gainera, errealitate birtualeko teknologiarekin praktikak egiteko aukera ere egongo da.

Ikastaroek hiru orduko iraupena izango dute, eta Duranan, Sologana gizarte etxean, emango dira.

Herritarrek ikastaroetan parte hartzeko aukera errazteko, bat goizez egingo da, eta bestea arratsaldez.

Ikastaroen egunak eta ordutegia:

  • Martxoak 4, astelehena, 10:00-13:00
  • Martxoak 11, astelehena, 17:00-20:00

Izen-ematea:

Udalera deituta (945299516 zk.ra), 8:00etatik 14:00etara, otsailaren 29ra arte.

Anima zaitez, eta hartu parte. Zure ahaleginak bizitzak salba ditzake

Gutuna

 

Albiste gehiago