Eduki publikatzailea

null Adierazpen instituzionala: martxoak 8

Adierazpen instituzionala: martxoak 8

MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

2018an deitutako greba feministak mugarri bat ezarri zuen emakumeen mugimenduaren eta mugimendu feministaren historian, eta behar asko jarri zituen erdigunean eta agenda publikoetan. Gaur egun, mugimendu horren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren bidean eman diren aurrerapenen aurkako korrontearen kontrako mugimendu bat berpizten ari dela ikusten dugu.

Martxoaren 8a emakumeek lortutako eskubide guztiak ospatzeko eguna da, baina, era berean, errebindikaziorako eta eskubideak mantentzeko eta oraindik konkistatu ez direnak aldarrikatzeko eguna ere bada.


Gizarte gisa, oraindik ere hausnartzen eta urratsak ematen jarraitu behar dugu, emakumeek gizonek dituzten eskubide berberak izan ditzaten; hala ere, gazteengan jarri behar dugu arreta berezia, baina, horretarako, helduek erreferente izan behar dute. Belaunaldi berrien aldaketa nekez gertatuko da gure eguneroko bizitzetan lehengo genero-rolak eta -estereotipoak transmititzen eta balioak irakasten dituzten jarrera matxistak izaten jarraitzen badugu.

Rol eta estereotipo horiek oso errotuta daude oraindik jendartean, eta genero-agindua hausten duten gero eta aniztasun eta erreferente gehiago dauden arren, oraindik oso errotuta dago emakume edo gizon izateak eta gizon gisa jokatzeak zer esan nahi duen.

Ezin dugu alde batera utzi inguruan gertatzen ari diren indarkeria matxistako kasuen gorakada. Joan den abenduan, Espaniar Estatuan historian zehar hilketa gehien izan diren hilabetea izan zen, hamahiru zehazki, eta, ondoren, urtarrilean, hamar egunetan lau emakume erail zituzten.

Oso egoera larrian gaude, eta toki-erakundeetatik ere erne egon behar dugu.

Arratzua-Ubarrundiako Udaletik gure erantzukizun sozial eta politikoa onartu behar dugu berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko. Horretarako, errotik eraldatuko diren eta eremu guztietan eragingo duten zeharkako politika feministak diseinatu behar ditugu, indarkeria matxistak desagerrarazten laguntzeko.

Horregatik guztiagatik, konpromiso hauek hartzen ditugu:

LEHENENGOA.- Berdintasun-egiturari baliabide ekonomikoak ematea, berdintasun-politikak eta indarkeria matxistaren aurkakoak garatzeko.

BIGARRENA.- Emakumeekin eta mugimendu feministarekin elkarrizketa ahalbidetuko duten espazioak bultzatzea.


HIRUGARRENA.- Emakumeen ahalduntzea bultzatuko duten ekintzak garatzea.


LAUGARRENA.- Genero-ikuspegiaren zeharkakotasunean lanean jarraitzea udaleko arlo eta jarduera guztietan..

Gorbeialdean (Zigoitia) eta Gasteizen antolatutako mobilizazio-deialdietan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritarrak.

Albiste gehiago