Eduki publikatzailea

Hitzaldia: Arratzua-Ubarrundiako toponimia eta Donemiliagako goldea

Hitzaldia: Arratzua-Ubarrundiako toponimia eta Donemiliagako goldea

Duela mila urte, 1025. urtean, Arabako Erdi Aroko lurraldea nolakoa zen, zer herrixkak osatzen zuten eta zer zerga kobratzen ziren ezagutzeko aukera eman duen dokumentu bat idatzi zen. Dokumentu hori Donemiliagako Goldea da, San Millan de la Cogolla monasterioaren zerga-erregistro bat, eta, duela mende askotako dokumentua izan arren, informazio asko ematen digu.

Donemiliagako Goldeak ez ditu toponimoak bakarrik biltzen, ondasun oso baliotsu batean oinarritzen den zerga-sistema bat ere biltzen du: burdinaz egindako golde-sarea. Burdinsaretan kobratzen zuten.

Guztira, 307 herri zerrendatzen ditu dokumentuak Araban, eta horietatik 198etan gaur egun ere jendea bizi da, besteak beste, Arratzua-Ubarrundian.

Dokumentu horren xehetasunak ezagutzeko hitzaldia antolatu da Sologanan.

  
 

Albiste gehiago