DURANAKO LANDA GARBIGUNEAREN ORDUTEGIA ETA FUNTZIONAMENDU-JARRAIBIDEAK (UZTAILEAN)
2023/06/29

Duranako landako garbigunea erabiltzeko ordutegia, Duranako zentro soziokulturalaren ondoan dagoena, honako hau da:
- Astelehenetik ostiralera: 08: 00etatik 14: 00etara. Aldez aurretik giltza eskatu udaletxeko bulegoetan.
- Astelehen eta asteazkenetan: 18: 30etik 20: 00etara. Aldez aurretik giltza eskatu Sologana Gizarte eta Kultura Zentroan.
Gogorarazten da garrantzitsua dela erabilera-arauak errespetatzea:
- Hondakin mota bakoitza dagokion edukiontzian utzi. Bota daitezkeen 3 hondakin mota daude: inausketa eta lorezaintzako hondakinak, tamaina handikoak eta obra txikiko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak (EEH).
- Ez utzi hondakinik edukiontzietatik kanpo.
- Hondotik hasi eta edukiontzien aurrealderaino bota hondakinak, edukiontziaren bolumen osoa aprobetxatu ahal izateko.
- Nekazaritzako enpresa edo ustiategiak abstenitzea. Herritarrek soilik erabiltzeko zerbitzua da.
Informazio gehiago: 945299516