EGUNEAN BEHIN jolasaren denboraldi berrian ere, SARIA!
2025/01/28

Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa ezaguna da Egunean Behin. Egunean behin partida bakarra jokatzeko aukera izango duzu. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto!
Aurreko denboraldietan bezala, hasi berri den 17. denboraldian ere, Arratzua-Ubarrundiako taldean puntuazio handiena lortzen duenak 50€ko Elkarreko bono bat jasoko du.
Anima zaitez, eta hartu parte Arratzua-Ubarrundiako taldean. Hona hemen lotura:
https://eguneanbehin.eus/taldearen-giltza=35551E
Oharrak:
- Taldeko parte-hartzaileek Arratzua-Ubarrundian izan behar dute bizilekua.
- Bonoaren lehiaketan sartzeko, denboraldi honetan zehar jokatutako partidarik onenak hartuko dira kontuan.