Eduki publikatzailea

null Rural Refounding topaketa Gorbeialdean

Rural Refounding topaketa Gorbeialdean

Datorren azaroaren 8an, 18: 00etatik 20: 00etara, Murgiako Zuiako Udalaren eraikinean, Rural Refoundingek antolatuta, Rural Citizenek dinamizatuta eta Arabako Foru Aldundiko Erronka Demografikoko Departamentuak lagunduta, topaketa bat egingo da elkarlanean dinamizatutako informazioko eta komunikazioko eskualde-sareen adibide inspiratzaileak aurkezteko eta, bertaratzen diren pertsonekin batera, Gorbeialdean horrelako proiektu bat abian jartzeko beharra eta interesa aztertzeko, halakorik badago.

 

Eskualdeko informazio jarioaren inguruan hausnarketa egiteko eta kohesioa, barneko ezagutza eta oraingo hedabideen bitartez zabaltzen den informazioaren profila hobetu edo osatzeko, pertsona ekintzaileak, elkarteak, beste kolektibo eta eragile soziokulturalak (bide batez, mundu guztia) gonbidatzen ditugu parte-hartzera.

 

Kartela

 

Albiste gehiago