Eduki publikatzailea

Erorikoak prebenitzeko tailerra urrian

Erorikoak prebenitzeko tailerra urrian

Erorketak dira 65 urtetik gorako pertsonen lesioen arrazoi nagusia. Erorketa gehienak etxe barruan eta inguruan gertatzen dira. Horregatik, praktika egokiek erakusten dute lesio horiek murriztu daitezkeela eta, horregatik, Arratzua-Ubarrundiko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin batera, erorikoen eragina murrizteko tailer bat antolatu du.

 

Tailerra urriaren 1ean, osteguna, izango da, 10:30etatik aurrera Sologanan. 

Bertan azalduko da, adinekoen erorikoak zergatik gertatzen diren, horiek prebenitzeko zer egin, bizi-ohitura osasungarriak mantentzearren garrantzia, teleguntza,...

Tailerra pertsona nagusientzat eta zaintzaileentzat zuzenduta dago.

Parte hartzeko izena eman behra da udaletxean edo osasun zentroan irailaren 24a baino lehen.

Taxi zerbitzua ere eskuragarri egongo da behar dutenen pertsonentzat. Horretarako udaletxera deitu beharko duzu astearte edo ostegunetan eta bertan eskatu ( Itxaso-945299516)

Ikusi programa osorik hemen

 

Albiste gehiago