Eduki publikatzailea

ETXEKO KONPOSTATZE IKASTAROA

Gorbeialdeko Kuadrillak eta Arratzua-Ubarrundiako udalak, ikastaro berri bat antolatu dute etxean sortzen diren hondakin organikoak ongarri naturalean eraldatzeko, modu erraz eta praktikoan etxe konpostatzearen bidez.

  • Data: Irailak 28, asteartea
  • Ordutegia: 18:30etan
  • Lekua: Zentro sozio-kulturala Sologana (Durana)
  • Doako izen ematea: irailaren 27ra arte partehartzea@gorbeialdea.eus helbide elektronikoaren bidez edo 943 430167 telefonora deituta.

Formakuntzaren helburua hondakin organikoen sorrera jatorrian murriztea eta ingurumenarekiko errespetuzko praktikak bultzatzea da, ekonomia zirkularra sustatuz. Ikastaro honen bidez, etxean konpostagailu bat martxan jartzeko eta behar bezala kudeatzeko behar diren ezagutzak eskuratu ahal izango dira.

Ikastaroa praktika honetan lehen urratsak eman nahi dituzten pertsonei zein dagoeneko esperientzia duten eta teknika hobetu nahi duten pertsonei zuzenduta dago.

Etxeko konpostatzean hasteko interesa eta konpromisoa duten pertsonek udaletxean eska dezakete materiala.

Animatu eta Konpostatu! Lagundu hondakin organikoak modu jasangarriagoan kudeatzen, materia organikoaren zikloa ixten eta lurzoruari baliabide baliotsu bat itzultzen.

Eguneroko keinu txiki bakoitzak Gorbeialdea jasangarriago, arduratsuago eta parte-hartzaileago batera hurbiltzen gaitu.

Albiste gehiago