Eduki publikatzailea

null Euskara tailerra: irakasle bila gabiltza

Euskara tailerra: irakasle bila gabiltza

2023-2024 ikasturtean, Sologana Gizarte Etxeko jardueren artean, EUSKARA TAILERRA eskainiko dugu. Taldea osatuta dago, eta astean behin izango dira saioak: asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara.

Une honetan, saio horiek emateaz arduratuko den irakasle bila gabiltza. Animatzen bazara, edo animatu litekeen inor ezagutzen baduzu, jarri harremanetan euskara zerbitzuarekin: 

euskara@gorbeialdea.eus 

608 78 25 77

Kontratazioa Sologana Gizarte Etxeko jardueren ardura duen enpresaren bidez egingo da, eta saioen edukiak euskara zerbitzuarekin adostuko dira. Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan euskara zerbitzuarekin.

 

Albiste gehiago