EUSKARAREN EGUNA: Arratzua-Ubarrundiako egitaraua
2024/11/20
Mundu bat marrazteko aukera ematen digu euskarak, eta horrelaxe egingo dugu Arratzua-Ubarrundian ere, Euskararen Eguneko ospakizunen barruan:
- Abenduaren 1ean, 12:00etan, Indarra dantza taldearen erakustaldia izango dugu, Sologana gizarte etxeko kantxan.
- Egun berean, arratsaldez, 17:30ean, Eriz magoak bere ikuskizun berria estreinatuko du. Eta, ondoren, Iturribero guraso elkartearen eskutik, txokolatada mundiala izango dugu, Sologanan bertan. Etortzeko asmoa baduzu, eman izena, azaroaren 28a baino lehen: https://forms.gle/dubgVjQe6BJJ7Hm57
- Abenduaren 4an, 17:30ean, Iñaki Viñaspre eta Aroa Arrizubietaren bisita jasoko dugu: bertso-saio berezi bat egingo dute biek.