Elikagaien bankua: bilketa Arratzua-Ubarrundian
2023/08/28
Irailaren 16an eta 17an, Arratzua-Ubarrundiako Udalak hainbat jarduera egingo ditu Sologana Gizarte Etxean.
Aukera horretaz baliatuta, eta Arabako Elikagaien Bankuarekin lankidetzan, elikagaien bilketa masiboa antolatu du udalak, asteburu horretan zehar. Lehentasuna izango dute: pastak, lekaleek eta olioak.
Aurrerago, ordutegiei, bilketa-puntuei eta abarrei buruzko xehetasun gehiago emango dizkizuegu. Herritar guztiak animatzen ditugu beren ekarpena egitera.