Sei film labur GAMBOA ZINEMALDIko finalean
2026/09/04
Gamboa Zinemaldiko epaimahaiak bere lehen saioa amaitu du, eta ekologiari eta ingurumenari eskainitako jaialdi honetara aurkeztutako hamalau film laburren artetik, irailaren 26an Uribarri elizan jendaurrean emango direnak aukeratu ditu.
Hauek dira azken fasera igaro diren filmak:
Guardiana de semillas (Euskal Herria) Castellano. Zuzendaria: Marta F. Pisonero: Ikuslea Ana Mariren begiradaren bidez eramaten duen dokumentala da. Emakume horrek Bizkaiko herri bateko produktu original eta paregabe baten haziak zaindu ditu hainbat belaunalditan.
Agosto cansuto (Extremadura) Gaztelania. Zuzendaria: Jesús Moreno Alonso: Extremadura, 2025eko uda. Bi abeltzainek lanaldi luzeari ekin diote.
Garaio, panorama (Euskal Herria) Castellano. Zuzendaria: Aser Etxebarria López
Errealizadorearen aitak idatzitako liburu batean inspiratutako dokumentala, denboraren joana, lurralde baten aldaketak eta bertako biztanleen bizimodua kontatzen dituena.
Zezena eta umea (Euskal Herria) Euskara. Zuzendaria: Igor Garcia Piñas: Joan den mendeko 60ko hamarkadan, Gartzia, Miren eta bere haurra Euskal Herriko baserri isolatu batean bizi dira pobreziatik ateratzeko. Gartziak zezen kementsu bat erosten du, baina plana okertu egiten da: animalia kontrolaezina bihurtzen da.
Lohi, ahaztuaren ertzak(Euskal Herria) Zuzendaria: Josetxu Silgo: Euskadin eraikitako azpiegitura handienaren eragina jorratzen du: Zadorrako urtegi sistema. Inauguratu eta hamarkada batzuetara, film laburrak ertzetara eta betiko eraldatuta geratu ziren bizitza eta lurren memoriara zuzentzen du begirada.
To Scale (Andaluzia) Gaztelania. Zuzendariak: Delia Márquez Sánchez eta Leonor Jiménez Moreno: Hirian, betiko fatxadak, gero eta maizago, erabat tokikoak ez diren beste batzuekin bizi dira: egitura izugarriak, denborazkoak, iragaitzazko bizitzaz beteak. "Eskalan" jarraitu lerro honi.
Jaialdiaren egun handia irailaren 26a izango da.
https://festhome.com/es/festival/gamboa-zinemaldia