Gazteentzako online hitzaldiak urrian
2025/10/06
Zer da GAZ?
GAZ emantzipazio-prozesua hasi nahi duzuen gazteei zuzendutako informazio-, orientazio- eta laguntza-zerbitzu pertsonalizatua da.
Helburu nagusia da etxetik atera nahi duzuen Euskadiko gazte guztiek informazio egokia eta nahikoa izatea zuen emantzipazio-ibilbidea erabaki ahal izan dezazuen.
Horrela, bizitzarako eta garapen pertsonalerako proiektu autonomo bat hasi ahal izateko beharrezkoak diren tresnak izango dituzue.
Gainera, GAZek zuen mugikortasun-ibilbideetan lagunduko dizue, ikasteko edo kanpoan lan egiteko, baita Euskadira itzuli ahal izateko ere.
URRIKO HITZALDIAK:
- Etxebizitza erostea
📅 Urriaren 8an
🕔 17:00etan
Etxebizitza erosteko gako nagusiak: pausoak, aukerak eta baliabide erabilgarriak. - Etxebizitza erosteko dirulaguntzak
📅 Urriaren 9an
🕔 17:30ean
Laguntza ekonomiko eta zerga-dedukzioen inguruko informazio praktikoa. - GazteAval programa
📅 Urriaren 14ean
🕔 17:30ean
Eusko Jaurlaritzak gazteentzako martxan jarri duen abal programa berria ezagutzeko aukera. Baldintzak eta prozedura azalduko dira, eta zure zalantzak argitzeko tartea ere egongo da. - Nola lortu etxebizitza publikoa (alokairua eta erosketa)
📅 Urriaren 27an
🕔 17:00etan
Etxebidek erregistroa, promozioak, esleipenak eta tramiteak nola egin behar diren azalduko dizkigu, zure galderak erantzunez. -
Parte hartzeko aurretik izena eman behar da: https://forms.office.com/e/hpmSrZ8iXd?origin=lprLink ✍️