Eduki publikatzailea

2026ko Arratzua-Ubarrundiako Gazte Eguna

Gazteria zinegotzigoak berriro partekatu nahi du zuekin 2024ko gazte egunetan  bizi izan genuena.


2026ko uztailaren 18an Gazte Eguna ospatuko dugu berriro, udalerriko gazteek eta gazteentzat pentsatutako eguna.

2024an gauza oso berezi bat lortu genuen: gazte askok elkar ezagutzea, lotura berriak sortzea eta, hortik abiatuta, “Arratzua-Ubarrundiako Gazteria” gazte-elkartea sortzea. Elkarte horrek bere ekimenez jarduerak proposatzen eta antolatzen jarraitzen du gaur egun ere.

Horrek guztiak baloratzea eta, batez ere, bultzatzen jarraitzea merezi duela uste dugu.

Horregatik, Gazteria zinegotzigoak, elkartearekin batera, egun hau pertsona guztientzako topagune izatea nahi dugu: egun ezberdina, irekia, parte-hartzailea eta elkarrekin gozatzeko eta eraikitzeko pentsatua.

Bereziki animatzen ditugu Arratzua-Ubarrundiako gazteak prestatzen ari diren ekintzetara hurbildu eta horietan parte hartzera (kartelean duzue informazioa). Giro irekia eta inklusiboa izango da, eta edozein pertsona, bere adina edozein dela ere, ongi etorria izango da giro onean parte hartzeko eta gozatzeko gogoa badu.


Jarrai dezagun erakusten udalerriko gazteek ilusioa, ideiak eta energia dutela ekimenak sortzeko eta komunitatea eraikitzeko.

Eskerrik asko hor egoteagatik eta posible egiteagatik.

Uztailaren 18an ikusiko dugu elkar!
 

 
 

 

Albiste gehiago