Gaztelekua 2023/2024
2023/10/16
Urriaren 21ean, larunbata, 2023/2024 denboraldiko lehen saioa izango dugu.
Gaztelekua, 9 eta 14 urte arteko gaztetxoak elkarrekin egoteko gunea da. Jolas libreaz gain, tailerrak eta jarduerak ere egiten dira, begirale baten dinamizazio-lanarekin.
Beti bezala, 17:00etatik 19:00etara izango da Sologanan
Klikatu hemen hiruhilabeteko programa ikusteko.
Etor zaitez denboraldiari hasiera ematera!
