Eduki publikatzailea

null Gorbeiako Parke Naturala, National Geographic 2025 Sarietan izendatua

Gorbeiako Parke Naturala, National Geographic 2025 Sarietan izendatua

Gorbeiako Parke Naturala, Euskadiko handiena, finalista hautatu dute National Geographic Bidaia-Irakurleen Sarien hirugarren edizioan, Espainiako Helmuga Natural Onenaren kategorian. Munduko helmugarik onenak, hotelak, proiektuak eta aire-zerbitzuak aitortzen dituen lehiaketa honetarako bozketak otsailaren 21era arte egongo dira zabalik.

Val d 'Aran, Teideko Parke Nazionala, Guadarrama Mendilerroko Parke Nazionala eta Tajo Garaiko Parke Naturala bezalako helmuga ezagunekin lehiatuz, Gorbeia bere aberastasun natural, paisajistiko eta kultural paregabeagatik nabarmentzen da. Gune babestu honek benetako esperientzia eskaintzen du bere ekosistema anitzari esker, pagadiak, hariztiak, belardiak eta formazio karstikoak barne, baita mugarriak ere, hala nola Gorbeia mendiko gurutze enblematikoa, bere gailurrik garaiena 1.482 metroko altueran duelarik; euskal mendizaletasunaren ikurra.

Zure botoa erabakigarria da!

Bozketa aukera ona da Gorbeiak merezi duen aintzatespena jaso dezan, Espainiako helmuga natural onenetakoa baita. Parte hartzeko, urrats hauek egin behar dituzu:

1. Viajes National Geographic web orrialdean sartu: https://viajes.nationalgeographic.com.es/promociones/elige-ganadores-iii-premios-lectores-viajes-national-geographic_21703

2. Osatu prozesua kategoria guztietan botoa emanez (ausazko hurrenkeran agertzen dira). Hautatu "P.N. Gorbeia" "Mejor Destino Natural" kategorian.

3. Bete balidazio-formularioa, onartu baldintzak eta bidali zure botoa.

Honetan, urratsez urrats nola bozkatu azaltzen da: https://www.gorbeiaeuskadi.com/eu/mejordestinonatural

 

Ez galdu aukera Euskadiren Bihotz Berdeak merezi duen saria jaso dezan laguntzeko. Bozkatu eta zabaldu!

Albiste gehiago