Eduki publikatzailea

null Martxoaren 19an, ARRATZUA-UBARRUNDIAKO FAMILIEN EGUNA

Martxoaren 19an, ARRATZUA-UBARRUNDIAKO FAMILIEN EGUNA

Martxoaren 19an, Arratzua-Ubarrundiako familiei zuzendutako hainbat jarduera egingo dituzte udaleko euskara eta berdintasun zerbitzuak, elkarlanean. Helburua, familiei euskaraz goiz-pasa eder bat eskaintzea eta berdintasunarekin lotutako balioak lantzeko aukera ematea da. 

Honakoa da egitaraua:

12:00etan, bi tailer egingo dira: 

  • 2-6 urte: ESPERIMENTAZIO-GUNEA. MASAJEA ETA JOLASA
  • 7-12 urte: JOLASTU ETA ABESTU EUSKARAZ 

13:00ean, DANTZA-PLAZA batekin bukatuko dira jarduera guztiak. 

Familia osoak parte hartzeko moduko jarduerak dira. Parte hartzeko asmoa baduzu, mesedez, bete formularioa martxoaren 17a baino lehen (pertsona bakoitzeko formulario bat  bete, mesedez): 

 

https://forms.gle/fzANjvVViuH8xZeT7

 

Albiste gehiago