GORBEIALDEKO BERTSO BARNETEGIA, apirilaren 4tik 6ra Espejon
2024/02/22

Gorbeialdeko 2010 eta 2013 urteen artean jaiotako gaztetxoek oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin, Bertso Abentura bizitzeko aukera izango dute udaberrian: norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea. Apirilaren 4tik 6ra, Arabako Bertsozale Elkarteak, Gorbeialdeko Kuadrillarekin elkarlanean, BERTSO-ABENTURA antolatu du Espejon.
Izena emateko aukera dago martxoaren 15era arte. Informazio guztia, hemen: