Hitzaldia: "Hornidurak. Zer jakin behar dugu?"
2026/10/22
Udalak, Kontsumobiderekin batera, etxeko horniduren inguruko hitzaldia antolatu du.
Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?
- Horniduretan egin ohi den etxeko gastuari buruz hausnartuko dugu.
- Aparatu efizienteenak bereizten ikasiko duzu, energia-etiketak eskaintzen duen informazioan oinarrituta.
- Tarifa-motei eta merkatuan dauden aukerarei buruzko informazioa emango dizugu.
- Fakturetan agertzen diren kontzeptuak aztertuko ditugu.
- Gizarte-bonu termikoa eta elektrikoa eskuratzeko beharrezkoak diren baldintzak ezagutuko dituzu, baita bonu hori baliatzeko eman beharreko urratsak ere.
Saioa azaroaren 24an izango da, asteartea, 17:30ean, Sologanan.
Eman izena azaroaren 19a arte, helbide honetara mezu bat bidaliz: itxasokultura@gorbeialdea.eus