Euskaraldia: maiatzeko jardueren programa
2025/04/22

Maiatzarekin batera, badator Euskaraldia, eta Arratzua-Ubarrundiako lan-taldeak hainbat jarduera antolatu ditu:
- Maiatzak 7 eta 12, 17:30-20:00 Sologanan: informazio-mahaiak, txapak jasotzeko aukera...
- Maiatzak 10, 18:00etan Zurbaoko bolatokian: Bolo-txapelketa eta bertso-saioa, Oihane Perea eta Asier Otamendirekin. Eta, ondoren, luntxa!
- Maiatzak 15, 19:00etan Sologanan: Euskaraldiaren hasiera. Kalejira eta pintxopotea.
- Maiatzak 25, 17:00: Igandeak jai, GEU ELKARTEArekin! (txikienei zuzenduta)
Bitartean, ez ahaztu Belarriprest edo Ahobizi modura izena eman dezakezula Euskaraldian:
https://izenematea.euskaraldia.eus/
Elkar mugituz, egingo dugu!!
OHAR GARRANTZITSUA: Euskaraldiko txapak Sologanan jaso ahal izango dira, ohiko ordutegian, maiatzaren 5etik 15era.