Arratzua-Ubarrundiako udalak ingurumen hezkuntzako jarduera ezberdinak antolatu ditu
2024/06/04
Ingurumenaren nazioarteko egunarekin batera (Ekainak 5), Arratzua-Ubarrundiako Udalak ingurumen-hezkuntzako jarduera hauek antolatu ditu:
1. HAMAIKA arte-erakusketa
Zer da?
HAMAIKA diziplina anitzeko proiektu artistiko bat da, landa-lurraldearen birjabetza sinbolikoa bilatzen duena. Bortziri eta Malerrekako haranetan hainbat makroproiektu eolikoren mehatxuak eragiten duen larritasun eta minarekin hasten da bere ibilbidea.
HAMAIKArekin inbentario bat sortu nahi dugu, paisaia horretan bizi garenon arteko elkarrizketa bat hasteko; animaliak, intsektuak, landareak eta, noski, ingurune honetan bizi garen pertsonak.
Non?
Sologana zentro soziokulturalean
Noiz?
Ekainaren 3tik 14ra.
2. Hitzaldia: "Megaproiektuak trantsizio energetikoan. Analisi kritikoa "
Hizlaria: Alvaro Campos. UPV/EHUko irakaslea
Zer da?
Eskala handiko energia-proiektuei buruzko hitzaldia eta ondorengo eztabaida.
Non?
Sologana zentro soziokulturalean
Noiz?
Ekainaren 5ean, asteazkena, 19:00etan