Eduki publikatzailea

null IRONMAN proba uztailaren 16an

IRONMAN proba uztailaren 16an

Uztailaren 16an, Vitoria-Gasteizko IRONMAN probaz berriro ere gozatzeko aukera izango dugu. Nazioarteko ekitaldi hau, besteak beste, erakargarria da turismoarentzat. Aurten, 2.000 parte hartzailetik gora izango ditu.

Bizikleta-zirkuitua Arabako hainbat herritatik pasako da, eta, horregatik, mezu honen bidez, trafikoan izango duen eraginaren berri eman nahi dizuegu. 

Antolakuntzako kideek eskatu dute karrerak irauten duen bitartean ibilgailurik ez erabiltzeko. Erabili beharra izanez gero, honakoa eskatzen dugu: arreta handiz ibiltzeko, eta antolakuntzaren jarraibideak betetzeko. Mesedez, kontuan izan ibilgailurik ibili ezin izango den bide-zatiak zein diren.

 

Gasteizen bizi direnetzako oharra
Herrietan bizi direnetzako oharra
Garaiorako sarbideari buruzko oharra
Landako sarbideari buruzko oharra
Ibilbide alternatiboa

 

Albiste gehiago