GORBEIALDEAK ETA EHU-K PARTE HARTZE PROZESU BAT MARTXAN JARRI DUTE KUADRILLAREN ETORKIZUN ENERGETIKOA ZEHAZTEKO
2026/09/15
Parte-hartzea bi lurralde-taldetan antolatuko da. Alde batetik, Urkabustaiz, Zuia eta Zigoitia; eta, bestetik, Aramaio, Arratzua-Ubarrundia eta Legutio.
Talde bakoitzak hiru parte-hartze saio propio izango ditu, eta ondoren, prozesuan parte hartu duten pertsona guztiekin laugarren saio bateratu bat egingo da. Saio guztiak larunbat goizetan egingo dira, 10:00etatik 14:00etara.
Urkabustaiz, Zuia eta Zigoitia taldea
- Urriak 17 · Zigoitia
- Azaroak 28 · Murgia
- Urtarrilak 16 · Izarra
Aramaio, Arratzua-Ubarrundia eta Legutio taldea
- Urriak 24 · Legutio
- Azaroak 21 · Aramaio
- Urtarrilak 23 · Durana
Azken saio bateratua
- Martxoak 13 · Zigoitia
Ez da beharrezkoa ezagutza teknikorik izatea. Izan ere, saioak interesa duen edonorentzat irekitako parte-hartze guneak dira, informazioa partekatzeko, ikuspegiak eskaintzeko eta eskualdearen etorkizun energetiko posibleei buruzko proposamenak jasotzeko.
Izena eman formulario honetan. Izena emateko epea urriaren 4ra arte egongo da zabalik. Prozesuari buruzko informazio gehiago bideo honetan aurkituko duzu.
ITTEB proiektuak Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) Biodibertsitate Fundazioaren babesa du, Europako Eskualde Garapeneko Funtsaren (FEDER) kofinantzaketaren bidez.
Lurraldeari lotutako pertsonen parte-hartzea funtsezkoa izango da eredu jasangarriago eta eskualdearen beharretara egokituago baterantz aurrera egiteko.
Animatu eta parte hartu!