Lan Eskaintza: Mairulegorreta LGEko landa garapenerako teknikaria
2024/02/19

Mairulegorreta LGEak landa garapenerako teknikaria kontratatu behar du.
LANPOSTUAREN ZEREGIN NAGUSIAK:
- Gorbeia Inguruetako Landa Garapenerako Eskualde Programaren kudeaketa, garapena eta dinamizazioa.
- Programa horretatik eratorritako proiektuak kudeatzea, bultzatzea eta garatzea.
- Laguntzak eta diru-laguntzak kudeatzea, bereziki Leader programa.
- Eskualdearekin zerikusia duten hirugarrenekiko, pertsonekiko eta eragileekiko harremanak, komunikazioa eta laguntza (erakundeak, elkarteak, enpresak eta sustatzaileak, laguntzak eskatzen dituztenak, etab.)
- Lanpostuaren berezko beste zeregin batzuk.
BALDINTZAK:
- Unibertsitate-titulazioa.
- Gutxienez C1 euskara-mailaren ziurtagiria.
- Ofimatikako, interneteko eta sare sozialetako ezagutza erabiltzaile-mailan.
- Gidabaimena eta norberaren ibilgailua.
BALORATUKO DA:
-Titulazio teknikoak, hala nola Nekazaritzako Ingeniaritza, Nekazaritzako Elikagaien Ingeniaritza, Landa Ingurunea, Basogintza edo antzeko titulazio teknikoak.
-Prestakuntza osagarria eta/edo esperientzia:
Landa-inguruneko toki-garapeneko proiektuak.
Ekimenak dinamizatzeko estrategiak.
Proiektuen plangintza, diseinua eta kudeaketa.
Landa-garapeneko politikak eta programak, bereziki Leader programak.
Lurraldearen antolamendua eta plangintza.
Interesatuek hurrengo helbidean aurkituko dute informazio guztia:
https://www.seleccionformacion.com/selection-process/12290