"La llegada" ikuskizuna Zurbaon
2026/06/15
“Arabatik Vitala” programak "La llegada" ikuskizunaz disfrutatzeko aukera emango digu larunbatean, ekainaren 20an, Zurbaon, 18:00etan. (Adin guztientzat)
LA LLEGADA: Azken berria! Espaziontzi estralurtar bat Lurrera iristear dago…
R.K. (Radio Koilara) irratiak eta bere bi esatari kuttunek zuzen-zuzenean emango digute gertakizun historiko honen berri. Irrati-set hau pertsonaiaz, egoera zoro itzelez eta… misterioooz gainezka dator. Inongo gizakiak galdu nahi ez duen iritsiera eta topaketa.
Kaleko antzerkia, non antzerki fisikoak eta protagonisten hitz-jarioak unibertso irudimentsu bat eraikitzen duten ikuslearen buruan. Clown teknikaren bitartez, bi esatari hauek plaza irrati-set handi batean —eta beste gauza askotan— bihurtuko dute.