Martxoak 15: Gaztelekua
2025/03/13

Martxoaren 15ean, larunbata, gaztelekuko 2025eko lehen hiruhilabeteko azken saioa izango dugu.
Etapa berri bat hasiko da gaztelekuan, enpresa aldaketa dela eta.
Gogoratu gaztelekua 9 eta 14 urte bitarteko gazteentzako topagunea dela, non jolas libreaz gain, tailer edo ekintza ezberdinez gozatu ahal izango duzun, programazioaren arabera. 9 urtetik beherako haurrak ezin izango dira sartu.
Beti bezala, 17:00etatik 19:00etara Sologanan