Familien eguna: IZEN EMATEA ITXITA
2023/03/17

OHARRA: Familien egunerako antolatutako tailerretako jende-kopurua bete da, beraz, izen-ematea itxita dago. Eskerrik asko denoi!!
Martxoaren 19an, Arratzua-Ubarrundiako familiei zuzendutako hainbat jarduera egingo dituzte udaleko euskara eta berdintasun zerbitzuak, elkarlanean. Helburua, familiei euskaraz goiz-pasa eder bat eskaintzea eta berdintasunarekin lotutako balioak lantzeko aukera ematea da.
Honakoa da egitaraua:
12:00etan, bi tailer egingo dira:
- 2-6 urte: ESPERIMENTAZIO-GUNEA. MASAJEA ETA JOLASA
- 7-12 urte: JOLASTU ETA ABESTU EUSKARAZ
13:00ean, DANTZA-PLAZA batekin bukatuko dira jarduera guztiak.
Familia osoak parte hartzeko moduko jarduerak dira. Parte hartzeko asmoa baduzu, mesedez, bete formularioa martxoaren 17a baino lehen (pertsona bakoitzeko formulario bat bete, mesedez):
https://forms.gle/fzANjvVViuH8xZeT7