Martxan da Mugiment Pausu Erronka!
2025/05/12
Maiatzaren 19tik ekainaren 8ra bitartean ospatuko da Mugiment Pausu Erronka, EAEko Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) duten 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala. Helburua argia da: herritarrek egunerokoan ahalik eta pauso gehien ematea, osasun fisiko eta emozionala hobetzeko eta jarduera fisikoaren kultura bultzatzeko.
Erronka Wellk mugikorreko aplikazioaren bidez garatuko da, eta parte-hartzaile bakoitzak bere udalerriko orientazio zerbitzuarekin bat eginez parte hartuko du. Taldekako eta banakako sailkapenak egongo dira ikusgai denbora errealean, eta hainbat sari banatuko dira parte hartzaileen artean.
❗ Nola parte hartu?
-
App-a deskargatu: Wellk aplikazioa instalatu Android edo iOS gailuetan.
-
App-an izena eman
-
Talde batera batu: Erronka atalean> Taldeak> Talde batera batu> "Mugiment Pausu Erronka" ligan, nahi duzun udalerria aukeratu.
-
Pausuak erregistratu: zure eguneroko jardueran pausoak automatikoki kontatuko dira.Horretarako hemen argibideak sinkronizazioak egiteko: https://wellk.eus/instruccionespausu/
Izen-ematea apirilaren 10etik aurrera egongo da irekita.
🎁 Sariak eta Sailkapenak
-
Banakako sariak: 75€-ko opari-txartelak, pausu gehien eman dituzten emakume eta gizonentzat (desgaitasuna duten pertsonentzako kategoria bereziarekin).
Taldekako sariak: Udalerri bakoitzak egindako pausuak/taldeko partaide kopurua. Pausu gehien eman dituzten udalerri horretako 5 pertsonei eta beste 5 sari udalerriko taldekideen artean zozketa.